Bai, gaur izan dira Lauaxeta sariak (Bizkaiko Foru Aldundia).
Lauaxetak (Estepan Urkiaga Basaraz, Laukiz. 1905 - Gasteiz. 1937) zeharbidez gure Fas maitearekin izan zuen.
Eta gaur han egon gara (eup!!!)
Gaur justu, euskaraldiaren azken eguna, eta bihar euskararen eguna...hauxe da!
Eta gainera kultura euskaraz...sariak.
Gaur, hiru zati eta pintxo bi (musika eta dantza)
1/ zati
Olerkia (<. 35 urtekoa): Itziar Ugarte ('berria' eta idazlea) : Gu gara ere. Diskurtso ederrena gaur.
Olerkia (>. 35 urtekoa): Aritz Gorrotxategi (idazlea): Uda betea.
Olerkia/Poesia irakurri behar da, sentimentuaren bila...
2/zati
Ikus-entzunezkoa: "Tetuán" ala Iratxe Fresneda Delgado, Iratxe ala "Tetuán"...berdin da, maitagarriak (eta ikusi behar da...zinemara joatea derrigorrez egin behar...) :)
3/zati
Gure hizkuntza, euskera zabalik
- Jose Gabriel Anitua (Laurak bat, euskal etxeak), Argentina
- Hanna Lantto (Turku Unibertsitatea), Finlandia
- Rafael Yuste (Columbia Unibesitatea), New York, EEBB
Eta pintxoak:
- Maren eta bere 'Katalintxu' abestia (nola ederra bertsioa)
- Rakel Rodriguez eta Aukeran...Dantza, dantza (bertsio berezi...Junkera ariman)
Eta kitto!
Mila esker!!!
Comments