top of page
Image-empty-state.png

Zombi Child

+ Ahí fuera, David Ontoria.   EH, 2020, 12’. Fik


Gonb: David Ontoria (zuz)


Zonbien gaineko filma da, baina ez da berez beldurrezkoa. Zonbiak ez dira mehatxagarriak baizik eta jende lasaia. Gaia (zonbiak eta buduak, alegia) ikuspegi antropologiko eta sozioekonomiko batetik landua dago, eta esklabotzaren jatorria seinalatzen du, esplotazioan islatua.


Buduaren sorrera eta ondorioak azaltzen ditu, eta konektatzen diren bi mundu ikusiko ditugu: Frantziako neskatxen barnetegi dotore bat, zeinak erro sakonak baititu iraganaldian (Saint-Denisko Ohorezko Legioa 1811n inauguratua) eta orain berrogeita hamar urteko Haiti. Bi mundu horien loturak lantzen ditu istorioak, eta hala fusionatzen dira Europako Frantzia laikoa eta Haiti espiritual eta karibetarra.


Irudi etnografiko interesgarriak, eta erritu, kantu eta dantza exotikoak europarrentzat baina egunerokoak haitiarrentzat.

2439 SAIOA - 2021/11/23 ZOMBI CHILD · Frantzia · 2019 · 103 m. Zuz.: Bertrand Bonello · G.: Bertrand Bonello · Fot.: Yves Cape · Mus.: Bertrand Bonello · Akt.: Louise Labeque, Wislanda Louimat, Adile David, Ninon Francois, Mathilde Riu, Bijou Mackenson, Katiana Milfort, Sayyid El Alami
bottom of page