top of page
Image-empty-state.png

Zerkalo

Gonb: Iñigo Ongay


Senarrak emaztearekin hitz egiten du zergatik urrundu ote diren elkarrengandik, eta oroitzapenak eta sentimenduak ekarriko ditu, denboran barrena bidaiatuko dutenak ageriko ordenarik gabe: amarekin zuen harremana, haurtzaroa, gertaera historikoen gaineko albistegietako irudiak eta are zuzendariaren aitak esandako poemak.


Kontakizunek, jarraipenik ez duten horretan, sinbolismoz beterik, ametsak balira bezala inguratuko gaituzte. Ezinezko planoak, indar handiko osaerak eta irudi eder-ederrak, gauza direnak iradokitzeko eta liluratzeko. Surreala eta egunerokoa elkartu egingo dira historia pertsonala eta kolektiboa gogora ekartzeko; horren bitartez, gogoetak agertuko dira haurtzaroaz, ezkonaldiaz, amatasunaz, maitasunaz, minaz, galeraz eta gerraren laztasunaz.


Zinema purua, Tarkovskirik onena eta gainera Margarita Terekhovaren aurpegi magnetikoa.

2516 SAIOA 2024/02/13

Zerkalo · SESB · 1975 · 107 min

Zuz.: Andrei Tarkovsky · G.: Andrei Trakovsky, Aleksandr Misharin · Mus.: Eduard Artemyev· Arg.: Georgi Rerberg · Akt.: Margarita Terekhova, Philip Yankovsky, Oleg Yankovsky, Ignat Daniltsev, Nikolai Grinko

bottom of page