Zelig
«Fas zineklubeko 62. kurtsoari hasiera emateko» Saio berezia
Gonbidatu berezia: Lander Otaola, aktorea
+Flb: Preguntador (F) ∙ Euskadi ∙ 2013 ∙ 16 min ∙ Zuz.: Lander Otaola eta Iñaki Reyna
1983. urtean, Mia Farrowekin zuen harreman berria zela eta, Allen nahikoa indartsu sentitu zen zentzu guztietan saiakuntza bat den film batekin arriskatzeko. Zuri-beltzean filmatutako dokumental faltsua da, irudi dokumentalen bitartez errealitate berri bat sortzekotan teknologia berrienak darabiltzana. Zelig Allenen maisulanetako bat da, Historiako benetako protagonistak diren izaki anonimoen handitasunak adierazten dituen filma. Leonard Zeligen inguruko dokumental faltsua, jazz aroko iparramerikar gizartea harritu zue gizonkamaleoiari buruzkoa. Baztertua ez izatearren, Moby Dick irakurri duela gezurra esaten duen egunean hasten da bere istorioa. Harrez gero, onartua sentitzeko daukan beharrak ondoan dituen pertsonen itxura hartzera bultzatuko du, eta horrek berehala komunikabideetako fenomeno bihurtuko du.