top of page
Image-empty-state.png

Yuki & Nina

Yuki, bederatzi urtekoa, bere gurasoak banatuko direla konturatzen da. Aita frantsesa da eta ama japoniarra. Bera amarekin joan beharko du Japonera, eta dena utzi beharko du Parisen, Nina, bere lagunik onena barne. Yuki eta Nina trikimailuak asmatzen hasten dira berriro elkar ikusteko eta Yukiren gurasoak ostera ere, elkarrekin egon daitezen. Azkenik, irtenbide bakarra etxetik ihes egitea omen da.


“Yuki eta Nina” indar bereziz sortu da, haur sentimenduen sakontasunari buruz xalotasunez hitz egiten du, erralitate eta fantasian mugitzen da, baditu bi ume aktore eta Japoniako zinemarako oparoaldian (Kore-eda, Naomi Kawase, Kiyoshi Kurosawa) bide berri adierazgarriak proposatzen ditu.

2020 SAIOA - 2010/4/13 YUKI & NINA · Frantzia/Japonia · 2009 · 92 min. Zuzendaritza: Hippolyte Girardot eta Nobuhiro Suwa · Gidoia: Hippolyte Girardot eta Nobuhiro Suwa · Argazkia: Josée Deshaies · Muntaketa: Laurence Briaud eta Hisako Suwa · Ekoizpena: Comme des Cinémas eta Les Films du Lendema · Aktoreak: Noë Sampy, Arielle Moutel, Tsuyu Shimizu, Hippolyte Girardot, Marilyne Canto, JeanPaul Girardot, Koko Mori.
bottom of page