top of page
Where The Wild Things Are
El ladrón de orquídeas edo Cómo ser John Malkovich izeneko pelikulak zuzendu ondoren, Spike Jonzek pantailaratu du Where the Wild Things Are, Maurice Sendak ilustratzaile eta idazlearen liburutik ezagunena oinarritzat hartuta. 1963an idatzitako nobela handi hau Haur literaturan klasiko bat bihurtu da.
Hautzaroa eta haurtzaroko leku garrantzitsuak hartzen ditu hizpide film honek. Max ume bihurri eta sentiberak mustroak bizi diren tokira alde egingo du. Mustroen irla batera heldu eta bertako biztanle bitxien emozio eta bizitzeko era basatia ezagutuko ditu. Mustroak lider bat nahi dute eta Maxek gustora hartuko du lana. Baina errege izendatzen dutenean, Maxek zailtasunak izango ditu bake eta armonia zabaltzeko mundu korapilotsu horretan.
2081 SAIOA - 2011/12/27
WHERE THE WILD THINGS ARE · AEB · 2009 · 101 min.
Zuzendaritza: Spike Jonze · Gidoia: Spike Jonze eta Dave Eggers, Maurice Sendak-en eleberrian oinarrituta · Argazkia: Lance Acord · Muntaketa: Eric Zumbrunnen · Ekoizpena: Tom Hanks, Gary Goetzman, Maurice Sendak, John B. Carls eta Vincent Landay · Aktoreak: Martin Aguirre, Catherine Keener, Mark Ruffalo
bottom of page