Volveréis
Gon.: Iñigo Ongay
Hamabost urte elkarrekin eman eta gero, Alek eta Alexek jai bat egingo dute bereizten direla ospatzeko, eta hala jakinarazten diote senitartekoei eta lagunei, eta, nola ez, denak harrituta utziko dituzte.
Bikoteak harreman pertsonal eta profesional bikoitza du, biak jardun baitira film berean, Ale zuzendari eta Alex interprete. Filma muntatze fasean dago, eta haien bizitza eta obra elkarri gainjartzen dira.
Erabakiak aztoratu egingo du lehen zegoen egoera, eta maitasun harremana aldaraziko du, errutinatik irtenarazi.
Naturaltasun eta freskotasun handiz eginda dago filma, eta fotograma eta interpretazio bakoitzean transmititzen da hori. Kimika sendoa dago protagonisten artean, eta Fernando Truebaren presentzia eraginkorra da.
Kritikaren parte batentzat, beharbada, Jonas Truebaren filmik onena.
2547 SAIOA - 2025/01/21
Volveréis · Espainia/Frantzia · 2024 · 114 min
Zuz.: Jonás Trueba · G.: Jonás Trueba, Itsaso Arana, Vito Sanz · Mus.: Iman Amar, Ana Valladares, Guillermo Briales · Arg.: Santiago Racaj · Akt.: Itsaso Arana, Vito Sanz, Fernando Trueba, Jon Viar, Andrés Gertrudis