top of page
Image-empty-state.png

Villa Amalia

Hamar urtez elkarrekin lan egin gabe egon ostean, Jacquotek eta Huppertek bat egin dute berriro ikuslea hunkiarazi nahi duen drama honetan. Pascal Quignarden eleberri batean oinarritu da zuzendari frantziarra Mediterraneoko kolorez eta usainez zipriztindutako istorio hau kontatzeko. Annek Thomas ikusiko du beste emakume batekin musuka. Gogaituta, bizimodu berria hastea erabakiko du, eta iraganarekin guztiz haustea. Hain zuzen ere, iraganetik aspaldiko lagun bat agertuko zaio, Georges, eta haren musika eta adiskidetasunaren laguntzaz bide berriari ekinen dio.

2061 SAIOA - 2011/4/19 VILLA AMALIA · Frantzia/Suitza · 2009 · 94 min. Zuzendaritza: Benoît Jacquot · Gidoia: Benoît Jacquot eta Julien Boivent, Pascal Quignarden eleberrian oinarrituta · Argazkia: Caroline Champetier · Muntaketa: Luc Barnier · Ekoizpena: Edouard Weil, Jean-Marc Frohle eta Marie-Jeanne Pascal · Aktoreak: Isabelle Huppert, Jean-Hughes Anglade, Xavier Beauvois, Maya Samsa, Clara Bindi
bottom of page