Viaggio in Italia
+Flb: En el Rialto (D) ∙ Espainia ∙ 2013 ∙ 9 min ∙ Zuz.: Esmeralda Barriendos
Aurkezpena: José Mª Ugarte, Fas Zineklubeko bazkidea
Roberto Rossellini (Erroma, Italia, 1909ko maiatzaren 8a - 1977ko ekainaren 3a) zinema zuzendari italiarra izan zen. Italiar Neorrealismoa delako zinemaren zuzendari handienetarikoa da, Roma, città aperta pelikula egin zuenetik. Izan ere, filme hori italiar neoerrealismoaren mugarritzat jotzen da zinemaren historian. Roma, città aperta (1945, Erroma hiri irekia) filmak hiri suntsitu baten sufrimendua eta bizi nahia kontatzen du oso baliabide gutxitaz eta dokumental estiloan. Gero: Paisá(1946); Germania anno zero (1947); Francesco, giullare di Dio (1950, Frantzisko, Jaunaren koblakari); Dov´è la liberta? (1952, Non da askatasuna?). Ingrid Bergman antzezlearekin ezkondu zen eta film bikainak egin zituzten elkarrekin, beren harremana agertzen zutenak: Stromboli, terra di Dio (1950, Stromboli, Jainkoaren lurra), Europa 51(1952), Viaggio in Italia (1953-54, Bidaldia Italian barrena), La Paura (1954, Beldurra).