Un prophète
Gidogileak elkarlanean saioa
PreZinebi
Thomas Bidegainen presentziaz
Sei urtez espetxera kondenatua, Malik-ekez daki ez irakurtzen ez idazten. Kartzelara heltzen denean, erabat bakarrik, gainontzeko presoak baino gazteago eta ahulago dirudi. 19 urte ditu. Presondegia menderatzen duen Korsikar talde bateko buruzagi batek baztertua, “zeregin” batzuk eginarazten dizkiote sendoago bihurtzeko eta buruzagiaren konfiantza bereganatzeko.
Giro mistikoa duen eta amesgaiztoa helburu den honetan, gizonezko talde honen erretratua, Scorseseren erakoa, maisutasunezko kartzela drama hipnotiko, zakarra eta gogorra da. Eskemetatik eta erabilitako keinuetatik urrun, Jacques Audiard-ek era klasikoak jokaera modernoekin indartzen ditu eta “El profeta” “Scarface”, “La evasión” eta “The Wire” filmen erdibidean kokatzen du.