top of page
Un buen dia lo tiene cualquiera
“Mamá es boba” (1998) metraje luzeko bere lehen filmarekin lortutako arrakastaren ondoren, kritikari askoren ustez film hau Espainian inoiz sortutako original, ausarta eta bakanetakoa da. Santiago Lorenzok “Un buen día lo tiene cualquiera” filmaren errodajea egin zuen. Filmak Arturo du protagonista, Diego Martinek antzeztua. Beronek 34 urte ditu eta dagoeneko galdua du dena. Antzinako lagun batek konbentzitzen du Udaleko gizarte plan bat aprobetxa dezan. Plan honen bidez, bakarrik dauden atso-agureek euren etxeetan baliabiderik gabeko gazteak hartzen dituzte alokairu nimino baten truke. Arturuk eskabidea faltsutu du eta badoa agure batekin bizitzen. Gizon honek atsegin plantak egiten ditu baina beronengan benetako Mr. Hyde ezkutatzen da.
1990 SAIOA - 2009/5/26
UN BUEN DÍA LO TIENE CUALQUIERA · Espainia · 2007 · 85 min.
Zuzendaritza: Santiago Lorenzo · Gidoia: Santiago Lorenzo · Argazkia: José Luis Moreno · Muntaketa: Raúl de Torres · Musika: Malcolm Scarpa · Ekoizpena: Telespan 2000 · Aktoreak: Diego Martín, Roberto Álamo, Yolanda Font, Antonio Molero, Ana Otero, Juan Antonio Quintana, María Ruiz, Manuel Tallafé.
bottom of page