Tsuki wa noborinu
Gonb.: Mónica Aparicio
Setsukok ahizpa bat eta lagun bat ditu, eta erromantze bat izan dezaten saiatuko da bere auzotar Shojiken laguntzarekin. Gidoi honetan, parte hartu dute Ozuk eta japoniar maisuaren filmetatik ezaguna zaigun aktore batek. Irudi neurritsuak eta erritmo pausatua. Baina kasu honetan emakume bat da zuzendaria, eta errealizazioan amerikar estiloaren ukituren bat igartzen zaio. Berria da ere ahizpa txikiak istorioan duen kokapena, zinema japoniar klasikoan emakumeak agertu ohi direna baino independenteagoa, gauzak zirt edo zart egiten dituena.
Oso film interesgarria, japoniar kulturaren balioak erakusten dituen zinemagilea ezagutzeko parada ematen diguna: morala, betebeharraren zentzua, besteenganako eskertza... Horiek, bestalde, balio unibertsalak baitira, nahiz eta oraingoan Japoniako gerraosteko baldintza berezietan erakusten dizkiguten.
2528 SAIOA - 2024/05/21
Tsuki wa noborinu · Japonia · 1955 · 102 min
Zuz.: Kinuyo Tanaka · G.: Yasujirõ Ozu, Ryõsuke Saltõ · Arg (Z/B) Shigeyoshi Mine · Mus.: Takinori Saito · Akt.: Chishu Ryu, Hisako Yamane, Yõko Sugi, Mie Kitahara, Shoji Yasui