top of page
Image-empty-state.png

Tres dies amb la família

Lea-ren, filmaren protagonista, aitaldeko aitonaren heriotzak Vich i Carbó familia biltzen du hiru egunetan zehar. Léa Frantzian bizi da eta horrela, bere gurasoak eta katalan burgesiako gainerako senideak berraurkitzen ditu. Bizikidetza biziak, familia-harremanen eragina azaleratzen du; benetan garena, izan nahi duguna eta baita, inoiz izan ezingo garena itxuratzen duen eragin beldurgarri eta erabakigarria.


Mar Coll hasiberriaren kamerak, arbuio eta gerturatze barne- pultsu baten bidez begiratzen ditu bere pertsonaiak. Baina era berean, lasaitasunez, hauek ezagutarazteko beharrezko denbora emanez eta familiaren erritmoa, bere mututasun eta kanporakoitasunak, errespetatuz.

1996 SAIOA - 2009/10/6 TRES DIES AMB LA FAMÍLIA · Espainia · 2009 · 86 min. Zuzendaritza: Mar Coll · Gidoia: Mar Coll, Valentina Viso · Argazkia: Neus Ollé-Soronellas · Muntaketa: Elena Ruiz · Ekoizpena: Televisió de Catalunya (TV3), Televisión Española (TVE), Escándalo Films S.L., Institut Català de les Indístries Culturals · Aktoreak: Dafnis Balduz, Eduard Fernández, Nausicaa Bonnín, Artur Busquets, Josep Maria Busquets.
bottom of page