top of page
Image-empty-state.png

Tournée

Zuzendari onenaren saria Canneseko Zinemaldian 2010


Aktore gisa eginiko lanengatik hainbat sari jaso ostean -tartean bi Cesar sari-, zuzendaritzaren bideari ekin zion Mathieu Amalric frantziarrak. Zuzendutako laugarren filmarekin irabazi zuen 2010ean zuzendari onenaren saria Cannesko jaialdian, “Tourneé” filmagatik hain zuzen. 40 urte betetzean, guztia laga eta Ameriketara hutsetik hastera joango den Parisko telebista ekoizle arrakastatsu baten istorioa zuzendu du Amalricek. Striptease-ko dantzari talde batek lagunduta itzuliko da Frantziara, baina Parisen egin asmo zuen birak porrot egingo du, traizio baten ondorioz. Iraganeko zauriak zabalduko zaizkio protagonistari.

2092 SAIOA - 2012/3/20 TOURNÉE · Frantzia · 2010 · 111 min. Zuzendaritza: Mathieu Amalric · Gidoia: Mathieu Amalric, Philippe Di Folco, Marcelo Novais Teles eta Raphaëlle Valbrune · Argazkia: Christophe Beaucarne · Muntaketa: Annette Dutertre · Ekoizpena: Yael Fogiel eta Laetitia Gonzalez · Aktoreak: Mathieu Amalric, Miranda Colclasure, Suzanne Ramsey, Linda Marraccini
bottom of page