top of page
Image-empty-state.png

Tokio monogatari

Gonb.: Santos Zunzunegi


Yasujiro Ozu, Japoniako filmegilea (Tokio, 1903-1963). 1922an Tokioko Shochiku estudioetan hasi zen lanean argazki eta zuzendari laguntzaile gisa. 1927an egin zuen bere lehenengo filma, Zange no yaiba (Penitentziazko sablea). 1920. hamarkadan film mutuak egin zituen, Estatu Batuetako eta Europako zinemaren eragin handia zuten komediak eta shomin-geki motako filmak (jende arruntaren dramak). 1930etik 1935era errealismo soziala landu zuen, alde batera utzita sartaldeko zinemaren estiloa. 1935etik aurrera Ozuren filmek familia hartu zuen ia gai bakartzat, betiere nostalgia handia dariela. Bigarren Mundu Gerraren ondoren egin zituen film guztietan gai, giro, eta teknika bera erabili zuen: film geldiak, isilunez beteak, budismoak denborari eta espazioari buruz duen ikuskera islatzen dutenak. Film nagusiak: Tokyo no onna (1933, Tokioko emakumea), Hitori musuko (1936, Seme bakarra), Bakushu (1951, Uda hasiera), Tokyo monogatari (1953, Tokioko ipuinak).

2128 SAIOA - 2012/3/5 TOKYO MONOGATARI ∙ Japonia ∙ 1953 ∙ 139 min. Zuz.: Yasujiro Ozu ∙ G.: Yasujiro Ozu eta Kôgo Noda ∙ Arg.: Yushun Atsuta ∙ M.: Takinori Saito ∙ Eko.: Shochiku ∙ Akt.: Chishu Ryu, Chiyeko Higashiyama, Setsuko Hara, So Yamamura, Haruko Sugimura
bottom of page