Timbuktu
+Flb: Anonymous (F) ∙ Euskadi ∙ 2014 ∙ 13 min. ∙ Zuz.: Kolektiboa
Gonb.: Javier Tolentino, zinema kritikaria eta El séptimo vicio irratsaioaren arduraduna
Film zirraragarria, osagaiak areagotu behar gabe. Dramatismo handiko filma da eta drama biziagotuz doa bukaera lazgarrira iristen garen heinean. Era berean, film ederra, lirikoa eta koloretsua da; paisaiaren koloreek argazki ederrak uzten dizkigu, non basamortuaren eta Afrikako dunen tonu leunek film osoa estaltzen duten.
Horretaz gain, 2012ko uztailaren bukaeran Timbuktu hiritik hurbil gertatu ziren gertaera tragiko eta errealak salatzen ditu filmak, gertatu zenak ez baitzuen oihartzunik izan komunikabideetan. Abderrahmane Sissako zuzendari mauritaniarrak lege arbitrarioen inposaketen arabera eta muturreko ankerkeriaz beldurra eta heriotza inposatzen duen talde erlijiozale erradikal baten basakeria salatzen du. Filmak hainbat sari eraman ditu, besteak beste, Epaimahai Ekumenikoaren saria Canneseko Zine-jaialdian, Film hoberenaren saria Jerusalemeko Jaialdian eta zuzendari hoberenaren saria Chicago-koan. Horiez gain, ingelesez egin ez den film hoberenari eskainitako Oscar saria eramateko izendatua izan zen.
* Javier Tolentinori buruzko informazio gehiago: 2013ko bigarren hiruhilekoaren Fas zineklubaren programan eta gure