top of page
Image-empty-state.png

The Last Picture Show

Fas Zineklubeko 64. kurtsoaren hasiera emateko Emanaldi Berezia. 


Gonbidatua: Iñigo Salinero, aktorea


Orain dela 36 urte (1980-03-10) Peter Bogdanovich-ek Faseko bazkideak hunkitu zituen film honekin. Eta harrezkero gure gogoan geratu zen. 1939. urtean New York-en jaio zen guraso artista kanpotarrak izanik (serbiar-austriar). The Last Picture Show pelikularekin gailurrera iritsi zen, film borobila egiten lortu zuelako. Istorioa, argazkigintza (zuri-beltzean), musika (Hank Williams-en country doinuak) eta aktore gazte (Cybill Shepherd, Timothy Bottoms, Jeff Bridges) eta ez hain gazte (Ben Johnson eta Cloris Leachman oskarizatuak) bikainekin lortu zuen film aparta hau. Texas dekadente batetara eramaten gaitu non harremanak gurutzatzen diren eta hunkitzen gaituzten. Zineaz maitemintzen zaituen film horietakoa da. Bogdanovich-ek aurrekarien iturrietatik edan arren, narrazio filmikoan aurrera pausoa emango du eta aurrerapen horren eredu bilakatuko da. Beraz, utz ditzagun gure zentzuak aske eta bidaiatu dezagun 50. hamarkadara, irudi eta musika ederrekin murgiltzera. Itzali argiak eta goza dezagun!

2265 SAIOA - 2017/1/10 THE LAST PICTURE SHOW ∙ AEB∙ 1971 ∙ 118 min. Zuz.: Peter Bogdanovich ∙ G.: Peter Bogdanovich eta Larry McMurtry, Larry McMurtry-ren eleberrian oinarrituta · Arg.: Robert Surtees · Mnt.: Donn Cambern · M.: Phil Harris / Johnny Standley / Hank Thompson · Eko.: Columbia Pictures / BBS Production · Akt.: Timothy Bottoms, Jeff Bridges, Cybill Shepherd, Ben Johnson, Cloris Leachman
bottom of page