The Farewell
+ KORTeN! Khuruf, Kepa Sojo - EH, 2018, 13’
Gonb.: Kepa Sojo (zuz), Sonia Pacios (eko), Gorka Aginagalde (akt)
Distantziak (geografikoa eta kulturala) familietan sortzen dituen tentsioak islatzen ditu filmak, kide batzuek emigratu dutenean, eta, zehazkiago, Asiako immigranteen komunitatean izandako kultura- eta belaunaldi-talka Estatu Batuetara. Gainera, egungo gizarte txinatarrak bere buruaz, joan zirenez eta geratu zirenez duen irudia ere aztertzen du.
Hunkigarritasun handia eta sentimentalismorik ez; narratiba garbia eta interpretazio bikainak.
Istorioak kontatzen duenez, New Yorken bizi den neska bat Txinara joango da bere amonaren inguruko familia bilera batera, eta galdutako familia loturak aurkitzen saiatuko da.
Kritikaren balorazio oso ona egin du Sundancen egindako aurkezpenean, eta sari eta errekonozimendu ugari jaso ditu. Horien artean, komediako emakumezko aktore onena (Awkwafinarentzat) Urrezko Globoetan.