top of page
Image-empty-state.png

The Big Parade

Emanaldi berezia musika zuzenean • Musikaria: Josetxo Fernández de Ortega


Gonb.: Fernando Bayón, Filosofiako doktorea eta King Vidorren zineman aditua


King Vidor. Estatu Batuetako zinemagilea (Galveston, Texas, 1894 - Paso Robles, Kalifornia, 1982). Zineman hainbat lanbidetan jardun ondoren, The Turn in the Road (1919) izan zuen lehen film luzea. Zinema mutuaren garaian bi film bikain egin zituen, ospe handia eman ziotenak: The Big Parade (1925, Segizio handia), Lehen Mundu Gerra salatzen duena, eta The Crowd (1928, Jendetza), langabeziari buruzko film errealista. Zinema ahostuna sortu zenean Hallelujah (1929) egin zuen, beltzek bakarrik antzeztutako film musikala. Geroztik genero asko landu zituen, besteak beste, gizarte zinema, Our Daily Bread (1934); abenturazko filmak, Bird of Paradise (1932); melodramak, Stella Dallas (1937), Beyond the Forest (1949), The Fountainhead (1949); historikoak, War and Peace (1956), eta, batez ere, western-a, arrakasta handiz landu zuena: Billy The Kid (1930), Northwest Passage (1940), Duel in the Sun (1947), Man Without a Star (1955). 1979an bere karrera osoa saritzen zuen Oscar bat jaso zuen.

2181 SAIOA - 2014/6/24 THE BIG PARADE ∙ USA ∙ 1925 ∙ 126 min. Zuz.: King Vidor ∙ G.: Harry Behn ∙ Arg.: John Arbold ∙ Mnt.: Hugh Wynn ∙ Eko.: Metro- Goldwyn-Mayer ∙ Akt.: John Gilbert, Renée Adorée, Hobart Bosworth, Claire Adams, Claire McDowell, Tom O´Brien
bottom of page