The Bellboy
+ KORTeN! El carné. Xabi Vitoria, 2021, 15’. Fic.
Gonb.: Xabi Vitoria (zuz), Iñigo Salinero (akt), Gorka Aginagalde (akt)
Jerry Lewisek zuzendutako lehenengo filma. Aurretik, telebistan eta zineman eskarmentu handia hartua zuen, Dean Martinekin bikotea osatuta, eta dagoeneko aktore komiko arrakastatsua zen.
Stanley (Jerry Lewis) mandatu-mutila da Miamiko luxuzko hotel batean; haren bitartez, protagonistak egoera txoro asko sortuko ditu (edo suertatuko zaizkio). Ez dago argumentu jakin bat, baizik eta elkarrekin loturarik ez duen gag sail bat.
Paramountek ekoitzi zuen, eta Lewisek askatasun betean errealizatu zuen. Interprete nagusia da bi arrazoigatik (eta ondoko filmetan ere errepikatu zuen baliabide hori): filmaren amaieran bere buruaren interpretazioa egiten du, Jerry Lewis aktore ezagunarena, alegia, hoteleko bezeroa baita hura ere.
Elementu bisuala da nagusi (are, Lewisen pertsonaiak, Stanleyk, ez du hitzik egiten), eta absurdurako eta fantasiarako joera du.