Tetuán
Gonb.: Iratxe Fresneda Delgado
Migratzaileen gaineko sorkuntza dokumentala. Bizitzako esperientzietan oinarrituta, Iratxe Fresnedak bidaia pertsonal batean murgilduko gaitu, non iragana eta oraina bat egiten baitira esperientzia bisual batean. Anne-Marieren, Carmeloren, Irinaren eta Mohameden istorioak korapilatuz doaz, eta hala paisaia desberdinak agertzen doaz; horrekin batera, Tetuan, Almeria eta haren basamortua, Euskal Herriko txokoak, Errumaniako herritxo bat Danubio bazterrean eta Madrilgo kaleak.
Zuzendariaren aitaren Tetuango bidaia haritzat harturik, txertatzen doaz beste protagonisten bizitzako abenturak. Hala, gizakiek bizirik irauteko izaten dituzten guduen gainean ikertu eta gogoetatzen du, eta horiek nola gelditzen diren memorian gordeta. Antropologiaren eta soziologiaren ikuspegitik, agerian jartzen da arrazismoa, estereotipoak borrokatzen dira eta migrazioaren alderdi positiboak berreskuratu.
2506 SAIOA - 2023/11/21
Tetuán · Euskal Herria · 2022 · 95 min
Zuz.: Iratxe Fresneda Delgado · G.: Iratxe Fresneda Delgado · Arg.: Iratxe Fresneda, Juantxu Beloki · Mus.: Jonay Armas · Akt.: Carmelo Fresneda, Anne-Marie Schwarzenbach, Irina Conca, Mohamed Iacob