top of page
Image-empty-state.png

Teorema

2200 Saio berezia


Aurkezpena: Manu Paja, Fas Zineklubeko bazkide eta lehendakariorde ohia


Bikote bat, seme bat eta alaba batek osatutako maila altuko familia italiar baten etxera, familia guztiaren portaera aldatuko duen gazte misteriotsu bat helduko da. Pier Paolo Pasoliniren film polemiko bat, izan ere, Elizak inmoraltzat jo zuen film.


Pier Paolo Pasolini (1922-1975), olerkari eta nobelagile, gero zinemagile, urratzaile borrokatua izan zen. Bere nobeletan Erromako auzo pobreen bizimodua eta hizkera islatu zituen. Probokazioa, kontraesana, umore-sena, berezkoaren defentsa eta poesia baliatu zituen ezarritako arauekiko bere desadostasuna bideratzeko. Zineman, “Accatone”(1961), “Mamma Roma” (1962), “Il Vangelo secondo Matteo” (1964), “Uccellacci e uccellini” (1966), “Teorema” (1968), “Medea” (1969), “Canterburyko ipuinak” (1972), “Salo, edo Sodomako 120 egunak” (1975) filmatu zituen, besteak beste.

2200 SAIOA - 2015/2/17 TEOREMA ∙ Italia ∙ 1968 ∙ 93 min. Zuz.: Pier Paolo Pasolini ∙ G.: Pier Paolo Pasolini ∙ Arg.: Giuseppe Ruzzolini ∙ M.: Ennio Morricone ∙ Eko.: Euro International Films ∙ Akt.: Terence Stamp, Silvana Mangano, Laura Betti, Massimo Girotti, Anne Wiazemsky
bottom of page