top of page
Image-empty-state.png

Temblores

+ KORTeN! Yo también quiero te, Javier Valenzuela.  Val (EH), 2019, 6’ 50” Fik


Gonb: Aitor Arenas (Banatu Filmak), Jorge Barrio (zuz eta irakaslea)


Ez nahastu genero ‘fantastiko’-ko Temblores-ekin (1990). Jayro Bustamantek bere nortasun-ezaugarriak erakutsi zituen Ixcanulen  (2015 / 2017an Fas zinekluban): lirismoa, indarkeria, mundu indigena. 2. lan honetan drama psikologiko eta sozial handi bat jorratzen da  (testu bera?). Pablo (Juan Pablo Olyslager, bikain) eta bere  sexualitatearen onarpenaren eta bere inguruak behartutako sexualitatearen arbuioaren arteko gorabeherak jarraituko ditugu. Asfixia soziala eta muturreko errepresioa irudikatuz, gordintasunez eta dotoreziaz, agian Jayro Bustamante bakarrik da orekatzeko gai aurrerapen sozialen mende (XXI) hau (?).

Berlin, Amsterdam, Stockholm edo Donostia (Zinemaldia) bezalako jaialdietan egin duen ibilbideak zinemagile honen bilakaera bermatzen du. Eta berriz ere jarri du Guatemalako zinema (txikia) mundu osoan.

2401 SAIOA - 2020/11/3 TEMBLORES · Guatemala/Frantzia/Luxemburgo · 2019 · 107 m. Zuz.: Jayro Bustamante · G.: Jayro Bustamante · Ar.: Luis Armando Arteaga · Akt.: Juan Pablo Olyslager, Diane Bathen, Mauricio Armas, María Telón, Pedro Javier Silva Lira
bottom of page