Te estoy amando locamente
Zinegoak-ekin elkarlanean saioa
Gonb: Carlos Loureda
Sevilla, 1977a, homosexualtasuna delitu da, Arriskugarritasun Sozialaren Legea indarrean dagoelako. Reme emakume xaloa da, eta bizia aldatuko zaio semea homosexuala duela jakitean. Egoera bidegabea dela konturatu, eta LGTBI mugimenduan sartuko da.
Egiazko gertakizunetan oinarritua; aldarrikatu eta aldi berean dibertitu egiten du, inortxo ere iraindu gabe. Remeren bizitzako bidaia erakusten du, Ana Wagenerrek zoragarri interpretatua eta bigarren mailako talde zoragarri batek lagundua.
Harrena ona izan du zinemaldietan; besteak beste: Goya sarietan, bost izendapen eta kanturik onenaren saria; Zinema Iberoamerikarraren Platinozko Sarietan, komedia onenaren izendapena; Feroz sarietan, lau izendapen eta banaketako emakume aktorerik onenaren saria.
Gozatzeko filma, pertsonaia bizi, alai eta ausartez lagundua.
2531 SAIOA - 2024/06/11
Te estoy amando locamente · Andalucía/Catalunya · 2023 - 107 min
Zuz.: Alejandro Marin · G.: Alejandro Marin, Carmen Garrido Vacas · Arg.: Andreu Ortoll · Mus.: Nico Casal · Akt.: Ana Wagener,Omar Banana, Alba Flores, Jesús Carroza, Carmen Orellana