Tarde para morir joven
Tour D'A Film Festival
Zuzendaritza onenaren saria irabazia du Lorcanon, eta zuzendaritza eta argazkilaritza onenarena Gijonen.
Berandu da gazterik hiltzeko 1990eko udan, andeen behealdeko herrixka batean dagoen komunitatea libre eta pozik bizi da landa eremuan. Txilera demokrazia itzuli da, eta nerabe batzuek beren lehen maitasunak esperimentatuko dituzte; jolastu eta abestu egiten dute, eta beren beldurrei aurre egiten diete, Urteberriko festa prestatzen ari direla.
Filmean ohiturak eta momentuko giro emozionala ageri dira, ongi zainduta; indartzen doan komunitate bat, eta aldi berean komunikazio falta nabaria zenbait pertsonaiaren artean.
Nabarmentzekoak dira haren planoak, eta, besteren artean, ilunean filmatutakoak, pertsonaien itzalekin jokatuz.