top of page
Image-empty-state.png

Taipei Story

+Bernardo Íñigo García de la Torreren "Arquitecturas para el cine en Bilbao" libraren aurkezpena

Gonb.: Manu Paja (Fas), Bernardo Íñigo García De la Torre (ark)


Bere lanean postu hoberik ezin lorturik, Chinek beste ofizio bat bilatuko du. Haren bikotekideak beisbola besterik ez du burutan. Zorioneko bi gazteen arteko harremana eboluzionatuz joango da, eta inguratzen dituen gizartean bizirik irauteko borroka bihurtuko da.


Kapitalismoa gailendu zaion Asiako herrialde bat erakusten digute, bi aurpegi erabat desberdinetan: alderdi atsegin bat (pubak, festak, diskotekak...) eta beldurgarria den beste bat (miseria, jokoa, bakardadea...).


Taiwango zinemaren olatu berriko aurreneko filmetako bat da, zeinak, 80ko eta 90eko urteetan, puskatu egiten duen sistema politikoak bultzaturiko zinema populista agerikoa. Olatu horretan, zuzendariak Taiwango errealitatea erakusten hasiko dira, eguneroko gorabeherak eta pobreziaren aurkako borroka, bai eta talka nola egiten duten ere industrializazio bizkorrak dakartzan bizimodu berriek eta gizarte tradizionalak.

2480 SAIOA - 2023/2/7

Qingmei Zhuma/ Taipei Story · Taiwan · 1985 · 120 min

Zuz.: Edward Yang · G.: Edward Yang, ChuTien-Wen, HouHsiao-Hsien · Arg.:Yang Wei-Han · Akt.: Hou Hsiao-Hsien, Ko I-Chen, Ko Su-Yun, Shirley Lui, Nai-ChuTing, Wu Nien-jen, Tsai Chin, Yang Li-Yin, Sun Peng, Fan Mei-Sheng

bottom of page