top of page
Image-empty-state.png

Tab / Walk up

OHIKO BATZAR NAGUSIA


Adin ertaineko zinema zuzendari batek alabari lagun egiten dio etxe barrenak diseinatzen dituen batengana, gazteak ere dekoratzaile izan nahi baitu. Etxeko jabeak solairu bat bestearen atzetik erakutsiko dizkie, eta piezaz pieza joango dira; haietako bakoitzean pertsonaien bizitzako uneak gurutzatuko dira. Gogoetara gonbidatzen gaituzten eszenak, egoerek nola eragiten duten bizitzan hartzen diren erabakietan, nortasun aldaketak, bakardadea, bikote harremanak eta zinema.


Erritmo barea eta zuri-beltzezko argazkia; batzuetan kontenplaziozko planoak ageri dira, edo kamera mugimendutxoak elkarrizketa intimoei laguntzen dietenak. Denbora deseraiki egiten da elipsi finetan.


Komedia minimalista bizitzaren iheskortasunaz, umorearekin eta ardo kopekin kontatua.

2518 SAIOA - 2024/02/27

Tab / Walk Up · Corea del Sur · 2022 · 97 min

Zuz.: Hong Sang-soo · G.: Hong Sang-soo · Mus.: Hong Sang-soo · Arg.: Hong Sang-soo · Akt.: Kwon Hae-hyo, Lee Hye-young, Song Seon-mi, Cho Yun-hee, Park Mi-so, Shin Seok-ho

bottom of page