Tabú
FIPRESCI 2012 saria Berlinalen
Gonb.: Joseba Gorordo, zinema zuzendari eta gidoigilea
Kolonien Afrikaren garaiko maitasun istorio bat da. Zuri-beltzean filmatua eta zinema mututik oso gertu dago. Tabu da filmaren izena, Miguel Gomes portugaldarra da zuzendaria, eta haren malenkoniak Berlinale hunkitu zuen aurreko urtean. Tabu filmaren malenkoniak afrikar-portugaldar kutsua dauka. «Portugalen bizi diren mozambiketarrekin prestatu nuen filma. Kariño harreman bat dago Tabu-ren eta pertsona horien artean. Saudade handia, maitasun handia», adierazi zuen Gomesek. Krokodilo batek esploratzaile bat irensten duenean hasten da filma. Gero, portugaldarren bizileku den eta beti lainopean dagoen etxebizitza bloke baten mikrokosmosa erakusten du Gomesek. Horren ondoren irekitzen dio bidea bi pertsonaren arteko maitasun istorioari. Gomesen ustez, «zinema erromantikoa da, baina kolonialismoaz eta haren ondorengoaz pasiorik gabe mintzo da». Dieter Kosslick Berlinaleko zuzendariak berak goratu zuen filma.