top of page
Image-empty-state.png

Suna no onna

Gonb.: Mónica Aparicio (Fas)


FAS klubeko gure “atzoko zinema” sailak lan bat biltzen du, berrogei urte pasatu eta gero oraindik ere bizirik dirauena, bai kontatzen duen istorioagatik eta esanahiagatik eta bai darabiltzan ikus-elementuengatik. Existentzialismo japoniarra, batzuen ustez.


Hareazko basamortu batean intsektu bila ari den entomologo bat harrapatuta geldituko da bat-batean etxe zahar batean bizi den emakume batekin, eta harreman berezi bat sortuko da haien artean.


Teshigaharak amesgaiztoko giroa eratzen du, errealitatearekin alderatzean gizakia etengabe suntsitzen duten zalantzetako batzuk planteatzeko.


Lan horretan biltzen dira zenbait eszena, zeintzuetan estutasun existentziala islatzen duten irudiak fantasia onirikoak baitira: askatasuna galtzearen izua, baita bakardadearena ere.

2379 SAIOA - 2020/2/18 SUNA NO ONNA · Japonia · 1964 · 147 min. Zuz.: Hiroshi Teshigahara · G.: Kôbô Abe · Arg.: Hiroshi Segawa (Z/B) · Akt.: Eiji Okada, Kyôko Kishida, Hiroko Ito, Kôji Mitsui, Ginzô Sekiguchi, Kiyohiko Ichihara, Hideo Kanze, Hiroyuki Nishimoto
bottom of page