Springsteen & I
+Flb: 3665 (F) ∙ Euskadi ∙ 2013 ∙ 15 min ∙ Zuz.: Miguel A. Refoyo
Gonb.: Miguel A. Refoyo (zuz.), Joseba Gorordo eta Asier Gerrikaetxebarria (ekoizleak) eta Denis Davey (musika kritikaria, Bruce Springsteen-en aditua)
The Boss. Agertokiaren aurrean, bere abesti onenak errepasatzen. Kontzertu argitaragabe batzuk, ikusleak bizipenak adierazteko eta ikusteko modua txaloka adoretzen daudelarik. Bizitzari buruzko bere sena. Gizarte-eragina –banaka eta taldekakoa– azken laurogei urteetako musika munduaren luze-zabalean. Eta gehiago.
The Boss. Bruce Frederick Joseph Springsteen , 1949, Nueva Jersey, USA.
“Mutiko ausart honek nire atean jo zuen ekaitz-gau batean; eseri egin zen eta tinpanoak leherraraziko zituen bost abesti jo zituen” (T.V. manager). 16 urte zituen. Belaunaldi batzuk elkartzen dituen fenomenoa. The Boss. 1975. urtearen inguruan “iratxoa” zuten, bai. Baina “Born to Run” entzuten zenean, rock-a gustatzen zitzaion orok amore ematen zuen. Amets baten adierazpena zen, sendo sortua, xaloa.
The Boss.