top of page
Image-empty-state.png

Sobre todo de noche

Gonb.: Tana Garrido Ruiz


+KORTeN!: Espera y sedimento, Tana Garrido. EH, 2022, 13’ dok


Invisible (2012) filmaren ondoren, berriz elkartzen diren hiru pertsonaien arteko bidegurutzean oinarritutako bere bigarren film luzea: semea galdu zuen ama bat, adopziozko ama bat eta biek partekatzen duten semea. Hiru interpretazioak bikainak dira; elkarrizketa sakon eta hunkigarriak, pentsamendu eta sentimendu zehatzak erakusten dituztenak.


Estetikoki oso film ederra da, eta narrazioaren arloan hainbat baliabide erabiltzen ditu; "roadmovie", intriga polizial eta melodrama ukituak ditu. Zuzendariaren hitzetan, zinema beltzaren eta drama sozialaren artean dabil; zinema esperimentalaren zain nabarmenak ere baditu.


Estilo sinple baina efektiboko ekoizpena; ingurune errealista bat sortzen da, arreta pertsonaien emozioetan jartzen duena eta, erritmo motel baten bidez, protagonisten esperientzia emozionalean murgiltzen gaituena.


Sevilla eta Valladolideko jaialdietan eta Gaudi eta Feroz sarietan izendapenak.

2512 SAIOA - 2024/01/16

Sobre todo de noche · Espainia / Frantzia / Portugal · 2023 · 109 min

Zuz.: Victor Iriarte · G.: Isa Campo, Víctor Iriarte, Andrea Queralt · Arg.: Pablo Paloma · Akt.: Lola Dueñas, Ana Torrent, Manuel Egozkue, María Vázquez

bottom of page