top of page
Image-empty-state.png

Smrt u Sarajavu (Mort à Sarajevo)

Aurk.: David Ontoria


Beste behin ere Danis Tanovic-ekin (Jugoslavia ohian 1969. urtean jaioa, Bosnia-Herzegovinan), bere azken lana den Hotel Europarekin. Titulu hau jarri zitzaion Espainian Mort à Sarajevo originalari. 2014. urtean Txatar-biltzailearen emaztea eskaini genuen. 


Oraingoan nekazal mundua alde batera lagatzen du giro hiritarrean murgilduz. Aipamen labur honetan zaila egiten zaigu bide bat hartzea: zuzendaria edota filma. Izan ere, Tanovic, dokumental batzuen ondoren (1996-1999), zinema munduan ate haunditik sartu zen 2002. urtean No Man’s Land (2001) filmarekin Oscarra eskuratuz. Zuzendari oldarkorra dugu zeinek edozein gai jorratzen duen ezer gorde gabe. Oraingoan gerra (1992-1995) horren gaia berreskuratzen du, 20 urte geroago gizartean utzi duen sentimendua aztertuz. Kamera egongaitz eta kementsu erabiliz telebistako set batean murgiltzen da, pertsonaietan barneratzen gaituen bitartean. Agian bere formatuagatik lan sinple bat dela iruditu dezake, baina Tanovic-ek sakontasuna ematen dio, thriller giro batean murgilduz dena bakea eta maitasuna dirudienean. Oraindik zauri sakonak gelditzen dira, nahiz eta ezin ote duen eremu latzan. Ez gaitu hotz utziko.

2298 SAIOA - 2017/11/21 SMRT U SARAJEVU (MORT À SARAJEVO) ∙ Bosnia eta Herzegovina/Frantzia ∙ 2016 ∙ 85 min. Zuz.: Danis Tanovic ∙ G.: Danis Tanovic, Bernard-Henri Levy-ren liburuan oinarrituta · Arg.: Erol Zubcevic · M.: Mirza Tahirovic · Eko.: Margo Films / SCCA · Akt.: Snezana Markovic, Izudin Bajrovic, Vedrana Seksan, Muhamed Hadzovic
bottom of page