top of page
Image-empty-state.png

Slava

Gonb.: Nacho Carballo, FICXixon Nazioarteko Zinemaldiaren zuzendari ohia


+ Flb KORTeN!: Aprieta pero raramente ahoga (F), Euskadi, 2017, 15 min, Zuz.: David P. Sañudo


Kristina Grozeva eta Petar Valchanov zuzendari eta gidoigile bulgariarren hirugarren filma dugu hau, “Slava” (Glory, 2016). Aurrekotan bezala taldea osatzen dute Krum Rodriguez argazkilari naturalistarekin eta Stefan Denolyubov (Tsanko Petrov) eta Margita Gosheva (Julia Staikova) aktoreekin batera. Azken hauen interpretazioa txit aparta da.


Tsanko Petrov trenbideetako langilea da eta bere lanean zebilela diruz betetako poltsa bat topatzen du. Inongo zalantzarik gabe poliziari bueltatzea erabakitzen du ingurukoen harridura sortaraziz. Erakutsitako zintzotasuna eskertzeko autoritate publikoek erloju bat oparituko diote. Azken honek funtzionatzen ez duela ikusterakoan, Tsanko-k berea berreskuratu nahi izango du.


Hortik aurrera egoera tragikomiko ugari agertuko dira bata bestearen atzetik, gizartearen ustelkeria guztiak agerian utziz.

2305 SAIOA - 2018/1/23 SLAVA (GLORY) · Bulgaria · 2016 · 101 min. Zuz.: Kristina Grozeva / Petar Valchanov · G.: Kristina Grozeva / Petar Valchanov / Decho Taralehzkov · Arg.: Krum Rodriguez · M.: Hristo Namliev · Eko.: Abraxas Film / Graal Films / Screening Emotions / Aporia Filmworks · Akt.: Stefan Denolyubov, Margita Gosheva, Milko Lazarov, Kitodar Todorov
bottom of page