Searching For Sugar Man
Oscar: Dokumental Onena (2012)
Gonb.: Pedro Rivero, zinema zuzendaria eta gidoigilea
60. hamarkadan, Detroiteko taberna batetan abesten ari zen musikari bat aditzera eman zuten bi musika produktorek, bere melodiaren edertasun eta hitzen hunkigarritasuna zela eta. Diska bat grabatu zuten, beraien ustez arrakasta lortu eta garaiko handienen artean ipiniko zutena, baina arrakasta ez zen inoiz iritsi. Izatez, musikaria egun batetik bestera desagertu zen, eszenategian bere buruaz beste egin zuenaren zurrumurru eta guzti. Bitartean ordea, apartheid-aren Hego Afrikan bere musika itzelezko fenomeno bihurtuko da, grabaketa pirata bat dela eta.
Bere bi fan hegoafrikar, beraien heroiarekin benetan zer gertatu zen jakiten saiatuko dira. Ikerketak, ‘Rodriguez’-en aparteko mitora eramango ditu.
Pelikula hau, esperantza, inspirazioa eta musikaren boterearen ingurukoa da.