top of page
Image-empty-state.png

Sayat nova

+Flb: Villa Mnemósine (F) ∙ Euskadi ∙ 2016 ∙ 16 min ∙ Zuz.: Rubén Salazar


Gonb.: Ander Parody, film laburren zuzendaria eta EiTBko errealizadorea


Aurrez aurre, hemen eskaintzen dizuegu letra larriz idazten diren bitxi horietako bat. Egungo ikuslearentzat aukera ikaragarria da, garaiko Sobietar Batasunean filmatutako lan surrealista bikaina ikusteko; bai pelikulak, zein zuzendariak ibilbide zaila izan bait zuten. Sayat-Nová (Harutyun Sayatyan) XVIII. mendeko armeniar poeta eta musikoa izan zen, bere izena Kantuen maisua esan nahi duena. Paradjanov-ek (Tiflis, Georgia, 1924) guraso armeniarrak dituela, poeta horrengandik liluratuta egonda, egitasmo hau burutzea erabaki zuen. Sayat-Nová-ren poesian murgildu nahian, honen bizitzaren ibilbidea irudikatuko du sobietar errealismotik eta orden kronologikotik aldenduz. Ikus-poesia kontenplatuko dugu, aldi berean Sofiko Chiaurelli-ren (Paradjanov-en musa) aktore lanaz gozatzen dugularik.


Nahiz eta filmak ibilbide eskasa izan garaiko politikagatik (estreinatu ondoren baztertua izan baitzen), “Mingranaren kolorea” 2014an berriztatu eta 2016ko otsailean estreinatu zen. Luxuzko saioa benetan!

2262 SAIOA - 2016/11/29 SAYAT NOVA ∙ Sobietar Batasuna ∙ 1968 ∙ 79 min. Zuz.: Sergei Paradjanov ∙ G.:Sergei Paradjanov · Arg.: Suren Shakhbazyan · M.: Tigran Mansuryan · Eko.: Armenfilm Studios · Akt.: Sofiko Chiaureli, Melkon Aleksanyan, Vilen Galstyan, Giorgi Gegechkori
bottom of page