Risttuules
+Flb: Duelo a las doce en punto (A) ∙ Euskadi ∙ 2016 ∙ 6 min ∙ Zuz.: Unai Guerra
Aurkezpena: Txus Retuerto, Fas Zineklubeko presidenteordea eta Unai Guerra, film laburraren zuzendaria
Zuri-beltzean eginda dagoen film ederra da hauxe, Risttuules. Mugimenduaren eta geldotasunaren gurutzea armoniaz sortzen da, hunkigarritasuna handiagoa izan dadin. Istorio honek zur eta lur utziko gaitu (1941eko ekaina, Stalinek estoniarrak Siberiara bidaltzeko erabakia hartu zuen). Martti Helden (1987) estoniar gaztearen lehenengo luzemetraia da. Denbora luzean isilarazi den historiaren kapitulu mingarri honen aldarrikapena kontatzen du inongo sentiberatasunik gabe, baina sakontasunez. Estilo ezberdina erabiliaz, argazki finkoa, kameraren mugimendu geldoa eta off narrazioa benetan hunkigarriak dira. Eskutitzen elkartrukea (norabide bakarrekoak) poesiaz blai. Zeropeko giroan, elurretan lanean, arnastuz eta sentituz eguberrietako topaketa horretan. Harrigarriena mugimenduaren trataera, hauxe hasieran eta amaieran bakarrik izanda, kamera ez da inoiz gelditzen; sekuentzia planoa eta travelling-a. Nahiz eta bizipen latzak izan, irudiak ederrak dira. Chapeau!!!!
Bereziki aipagarria aktore eta ikusleen artean ematen den komunikazioa, lehenengoak estatikoak egon arren.