top of page
Image-empty-state.png

Re Granchio

Gonb.: Alfonso C. Vallejo (zinema irakaslea)


Bi zatitan banatuta dagoen istorio bitxia, lehenengoan maitasun istorio bat eta bigarrenean urrezko sukarrari buruzko ipuina, Patagonian kokatua.


Italiako hiri txiki batean, XIX. mendean, Lucianok, mozkor batek, nahi gabe hiltzen du bere maitalea, tokiko printzearen aurkako matxinada batean. Hala, atzerriratu beharrean izango da Argentinara, Suaren Lurraldeko uharte batera. Uhartean itsasontzi bat hondoratu zeneko altxorraren bila dabilela, erredentziorako aukera sortuko zaio.


Bi partetan argiki partitua dagoen trama honen bitartez, kondairetan inspiratutako istorioak harilkatuz joango dira itsasoaren alde batean eta bestean. Pantaila handian gozatu beharreko filma. Estetika preziosista du; artelan piktorikoei erreferentzia argia egiten diena, eta abenturazko literatura klasikoa gogorarazten duten istorioak dakartza.


Entretenigarria den estilo ariketa interesgarri bezain txundigarri bat.

2482 SAIOA - 2023/2/21

Re Granchio · Italia/Frantzia/Argentina · 2021 · 100 m.

Zuz.: Alessio Rigo de Righi, Matteo Zoppis · G.: Alessio Rigo de Righi, Matteo Zoppis · Arg.: Simone D’Arcangelo · Mus.: Vittorio Giampietro · Akt.: Maria Alexandra Lungu, Darío Levy, Mariano Arce, Jorge Prado, Severino Sperandio, Gabriele Silli, Daniel Tur, Bruno di Giovanni, Ercole Colnago

bottom of page