top of page
Image-empty-state.png

Ramona

+KORTeN!: Txotxongiloa. Sonia Estevez.  EH, 2022, 10’. Ani.


Gonb.: Andrea Bagney, Sonia Estevez


Zuzendari eta gidoilari honen lehen film luzea; izaera minimalista du, zinema independentearen mundutxoan girotutako zinema independentea.


Ramonak aktore izan nahi du, eta aldi berean ama; hala, Madrilera joaten da bere bikotekidearekin, eta aurreneko desioa betetzen du, Lavapies auzoan bizitzea. Casting batera joan bezperan, Bruno ezagutzen du taberna batean, gizon heldua bera, eta bat-batean konektatzen du harekin. 


Biharamunean, ikusiko du filmeko zuzendaria dela eta rola eskuratzeko aukera handia duela.


Ramonari zuzendariak ondo ezagutzen dituen gorabeherak gertatuko zaizkio: aktoreen hautaprobak, filmotekan gelditzea, kopa bat hartzera joatea... eta hori guztia zuri-beltzeko Madril batean.


Elkarrizketa eta interpretazio freskoak; beharbada, erdi inprobisatuak, non erabaki okerrak hartuko dituen emakume zalantzati eta ameslari bat agertuko baitigute, uneoro ikuslearen interesa piztuta edukiz.

2476 SAIOA - 2023/1/10

Ramona · Espainia · 2022 · 80 min 

Zuz.: Andrea Bagney · G.: Andrea Bagney · Arg.: Pol Orpinell · Akt.: Lourdes Hernández, Bruno Lastra, Francesco Carril

bottom of page