top of page
Rak ti khon kaen (Cemetery of splendour)
Aurkezpena: Txus Retuerto
Maisu thailandiarraren pelikula berria, ostera, mamuei buruzko pelikula bat da: probintzietako ospitale batean gertatzen da dena, soldadu talde bat gaixotasun arraro bat gainditzen saiatzen ari da. Abiapuntu honetatik hasita, thailandiarraren mugarik gabeko irudimena zabaltzen da: hildakoak eta ez hildakoak elkarrekin bizi dira exotismoz eta misterioz betetako ikusizko eta ahozko kontakizun honetan.
Apichatpong Weerasethakul-en izena ahoskatzen ikasteko unea iritsi da, eta batez ere, bere lana ezagutzen hastekoa.
2284 SAIOA - 2017/5/16
RAK TI KHON KAEN (CEMETERY OF SPLENDOUR) ∙ Thailandia/Frantzia ∙ 2015 ∙ 122 min.
Zuz.: Apichatpong Weerasethakul ∙ G.: Apichatpong Weerasethakul · Arg.: Diego García · Mnt.: Lee Chatametikool · Eko.: Kick the Machine / Detalle Films · Akt.: Jenjira Pongpas, Banlop Lomnoi, Jarinpattra Rueangram, Petcharat Chaiburi
bottom of page