top of page
Image-empty-state.png

R.M.N.

Gonb.: María Corral (Fas)


RMN (puntuekin), Cristian Mugiu (errumaniarra), ideiak batu eta ERRUMANIA sortzen da, baina Mugiu hori baino zertxobait bihurriagoa da eta r.m.n. erresonantzia magnetiko nuklearra da (gaixotasunak detektatzeko azterketa medikoa). Arrasto txiki horiekin Alemanian kokatzen gara. Langile bat (errumaniarra), hiltegi bat (alemana), atseden bat (erretzea), langileburu bat (agiraka eta irain egiten duena). Horra korapiloa, hasiera bortitz eta ezohiko batekin. Matthias, errumaniarrak (Marin Grigori ikusgarria), gorabeheraren ondoren (eta pentsatzen dugu paperik gabe dagoela), ihes egiten du dagoen lekutik, eta Errumaniara itzultzen da (bere Errumaniara), eta horra hor non Mugiuk fokua jartzen duen bere analisi ez inbaditzailea egiteko, zeina estrapola daitekeen Europa bortxatu eta plural horretara.


Ez da kasualitatea Eguberria izatea; negu gorrian gaude, Transilvanian, pertsonak, arrazak eta sinesmenak gurutzatzen diren eskualdean. Mathiasen egoera pertsonalaz gain (emaztea eta seme bat ditu baina baita maitale bat ere), Errumaniako gizarteko eta lan arloko gorabeherak ageri dira. Eta, horrekin batera, bertako beldurrak eta kondairak.


2022ko Cannesko Zinemaldian lehiatu zen, eta Donostiakoan eta beste jaialdi batzuetan ere izana da. Film baten bidaia, zalantzarik gabe gogoeta eginaraziko diguna eta zilborrera begira jarriko gaituena betiereko eraikuntzan dagoen Europa honi buruz.

2492 SAIOA - 09/05/2023

R.M.N.  · Errumania/Frantzia/Belgika/Suedia · 2022 · 128 min · Zuz.: Cristian Mungiu · G.: Cristian Mungiu · Arg.: Tudor Vladimir Panduru · Akt.: Marin Grigore, Judith State, Macrina Barladeanu, Orsolya Moldován, Rácz Endre, József Bíró, Ovidiu Crisan, Zoltán Deák, Cerasela Iosifescu, Andrei Finti

bottom of page