Pikadero
preZINEBIrekin elkarlanean saioa (Campos aretoan, Cúpula gela) · Antzerti-obra batekin osatuko da
ANTZERTI-OBRA: UN TREN A NINGUNA PARTE ∙ 15 min ∙ Zuz.: David Caiña · Akt.: Josu Angulo, Álex de la Peña
Gonb.: Lander Otaola, Joseba Usabiaga, Itziar Lazkano, aktoreak
Pikadero, Ben Sharrock zuzendari eskoziar (baskoa) gaztearen lehen filma da. Aldi berean Patata tortilla film laburra egin zuen, BAFTA (New Talent Awards) zinemaldian saritua izan zena (gidoia eta drama).
Ben-ek, Pikadero filmarekin, aurre egiten dio krisialdi batek sortarazi dezaken lan egoera arruntari. Kamera lasai hartu, eta ia hitzik esan gabe, pertsonaia guztiak aurkezten dizkigu banan bana, eta Kaurismaki balitz, istorioak pixkanaka blai uzten gaitu. Hegan egin eta zerbait desberdina eraiki nahi denean, aurrez aurre eguneroko errutinarekin talka egiten dute pertsonaiek. Argazki goibel egokiek eta nonahi ageri den musikak katarsi egoera batetara eramaten gaituzte. Filmak nolabaiteko suspensea mantentzen du amaieraraino: Zer gertatuko?
Batzuek ametsetan dauden bitartean, Gorka (Joseba Usabiaga), geroz eta gehiago uzkurtzen da. Aktoreen lana bikaina eta neurtua da.
Denbora aurrera ez doala dirudien arren... tik-tak, tik-tak...