Phoenix
+Flb: Una vez (F) · Espainia · 2015 · 13 min · Zuz.: María Guerra eta Sonia Madrid
Gonb.: Iratxe Fresneda, zinema kritikaria eta UPV-EHUko irakaslea
Phoenix, 2014ko Zinemaldian aurkeztu zen (FIPRESCI saria), Christian Petzold-en azken filma da. Zuzendari honen lana ezaguna dugu gure Fas zineklubean. Bere azken lana, Barbara (2012), ikusteko aukera izan genuen 2014an. Alemania 1945, abeslari judutar gaztea, Nelly Lenz, kontzentrazio-esparrutik atera berria da aurpegia guztiz desitxuratuta duela. Aurpegia berregiteko ebakuntzaren ondoren senarraren bila abiatuko da.
Istorio kezkagarria bezain ederra da, pertsonaien berreraiketa fisiko eta animikoa bilatzen duena. Aldi berean garaiko nazien ondoko Alemaniaren berrosaketa soziala islatzen du filmak. Petzold-ek, beti bezala, diskurtso zehatza, narratiba hotza eta gordina erabiltzen ditu drama sikologiko honetan. Mundu Gerra ondoko giro latzean murgilduko den amodiozko eta traiziozko istorioa begirada pertsonalaz aurkeztuko digu.