top of page
Image-empty-state.png

Persepolis

Marjane bederatzi urteko neskato bat da, Islameko Iraultzaren Iranen hazten dena. Beraren begien bitartez ikusi ahal dugu herriaren itxaropenak apurtuak daudela, fundamentalistek boterea lortzen dutenean. Zentzudun eta beldurrik gabe, “gizarte-zaindariak” engainatzen ditu eta punk aurkitzen du, Abba eta Iron Maiden. 14 urte betetzen dituenean familiak neska Europara bidaltzen du, non azkenean atzean uzten duen fundamentalismoarekin beste kultura batzuk erkatu ahal dituen.


Asmamen handiko animazioa eta liburuen estilorako zintzotasunez, uneoro biktimismoa saihesten duen umore zentzu desiragarria mantentzen duena. Inoiz ez aurreikusteko modukoa edo sentimenduzkoa era berean didaktikoa eta samurra, zoritxarrekoa eta hunkigarria, errealista eta liluragarria den filma da.

2012 SAIOA - 2010/2/9 PERSEPOLIS · Frantzia/AEB · 2007 · 96 min. Zuzendaritza: Vincent Paronnaud eta Marjane Satrapi · Gidoia: Vincent Paronnaud eta Marjane Satrapi · Muntaketa: Stéphane Roche · Ekoizpena: 2.4.7. Films, France 3 Cinéma, The Kennedy/Marshall Company, French Connection Animations eta Diaphana Films · Aktoreak: Chiara Mastroianni, Catherine Deneuve, Danielle Darrieux, Simon Abkarian , Gabrielle Lopes Benites, François Jerosme, Sophie Arthuys.
bottom of page