top of page
Image-empty-state.png

Past Lives

+XI KORTeN! Sorbeltza, Iban del Campo. EH, 2023, 16’. Fik


Gonb: Iban del Campo, Jorge Barrio


Haurtzaroko bi adiskide minen istorioak, elkarri maitasun handia diotenak. Nora eta Hae Sung ikaskideak dira Hego Korean; Norak 10 urte dituenean familiak Kanadara alde egiten du, eta banandu egiten dira.


Urte asko geroago, Nora Nueva Yorken ari da antzerkiko idazle, eta Internetez topatzen dira berriz; harreman bat izaten dute distantziara, eta bere horretan gelditzen da; eta hirugarren topaketa bat izango dute, aurrez aurrekoa, Nora Nueva Yorkeko judu batekin ezkonduta dagoela.


Oscarretarako izendatutako filma (filmik onenerako eta gidoirik originalenerako) eta izendapenak izan dituena beste zinemaldi batzuetan: BAFTA sariak, Berlingo Zinemaldia, Sundanceko Zinemaldia eta abar.


Maitasun istorio bat hiru ekitalditan, xumea eta kontakizun sotila duena, gozoa mikatz ukitu batekin; ez da zentratzen hiru erpineko harreman batean baizik eta beste gai batzuk iradokitzen dizkigu, emigratzen duenaren bakardadea, besteekin konektatzeko beharra, itxaropen aldakorrak...

2529 SAIOA - 2024/05/28

Past Lives · Ego Korea/AEB · 2023 · 105 min

Zuz.: Celine Song · G.: Celine Song · Arg.: Shabier Kirchner · Mus Christopher Bear, Daniel Rossen · Akt.: Greta Lee, Yoo Teo, John Magaro, Moon Seung-ah, Youn Ji-hye

bottom of page