Onoda, 10.000 nuits dans la jungle
Gonb.: Juanjo Ortiz (Fas)
1944 azken aldera, Japonia gerra galtzen ari da. Taniguchi maiorraren aginduz, Hiroo Onoda gaztea Filipinetako uharte batera igortzen dute, justu amerikarren lehorreratzearen aurretik. Soldado sail batek lagunduta doa, zeinak buruzagiaren aginduak leial betetzeko prestatuak baitaude. Japonia errenditzearekin, pelotoi horrek ez ditu berriak sinetsiko, eta junglan lubakitu eta bere gerra propioa egingo du 1974ra arte.
Drama beliko hau egiazko bi kasutan oinarritzen da: japoniar soldaduak bakartuta gelditu ziren Pazifikoko uharteetan, gerra amaitu zelako berririk izan gabe.
Onoda fanatiko burugogor bat da, inoiz ez errenditzeko eta gerra irabazteko obsesioa duena. Hogeita hamar urtean bakartuta egonik, ukapenean ainguraturik, bizkortu egiten zaie buru nahasmendua.
2021. urtean, Cannesko zinemaldiko Un Certain Regard sailean aurkeztu zuten, eta saria eman zioten Sevillako zinemaldian (Epaimahaiaren Sari Berezia eta gidoirik onena) eta Cesar sarietan (gidoi originalik onena).
2473 SAIOA - 2022/11/29
ONODA, 10.000 NUITS DANS LA JUNGLE · Frantzia/Japonia/Alemania/Belgika/Italia · 2021 · 173 min
Zuz.: Arthur Harari · G.: Arthur Harari, Vincent Poymiro · Mus.: Olivier Marguerit, Enrico Gabrielli · Arg.: Tom Harari · Akt.: Yuya Endo, Kanji Tsuda, Yûya Matsuura, Tetsuya Chiba, Shinsuke Kato, Inowaki Kai, Issei Ogata, Taiga Nakano, Nobuhiro Suwa, Mutsuo Yoshioka, Tomomitsu Adachi