top of page
Image-empty-state.png

O sangue

+KORTeN! Muga, Sara Mauleón C. EH, 2018, 15’. Fik


Gonb: Sara Mauleón C.


Portugalgo zinema berrikusten jarraitzen dugu (ia ezezaguna baita), eta 1963ko Paulo Rocharenaren ondoren, 1989ra jauzi egingo dugu, Portugalgo zinemaren zutabe den zinemagile batengana, izugarri gustatu baitzitzaigun Vitalina Varela lana (2019).


Fasen lagun bat, Acácio de Almeidaren lana ere ikusteko parada izango dugu, haren ikuspegi fotografikoa, kasu honetan zuri-beltzean eta rol partekatuan. La sangre filmean, itxuraz sinplea den istorio batean barneratuko gara, baina gero korapilatu eta korapilatu egingo da. Vicente eta Nino (17 eta 10 urte) gurasoen faltan, nola edo hala moldatzen dira, eta hori gordean edukitzen saiatuko dira... Film noir-a, beste estilo batekoa (beharbada portugaldar erakoa?).


Haren opera prima da, 29 urte besterik ez zuela egina Zinema Eskolako ikasketak amaitu zituenean (Lisboa). Ikaskuntza lan bat izan zen, aurrekontu apalarekin eta ekipo gutxirekin egina. Aurreneko lan honetan, jada, ikusten zaio trebezia bitxi hori, aktoreenganako arreta berezia, emaitza gisa interpretazio bikainak dakartzana.


Pedro Costak hasieratik erakusten digu fikzioaren eta errealitatearen arteko begirada bitxia, zinema dokumentalaren arlora garamatzan lerro mehar eta fin hori.

2489 SAIOA - 2023/04/18

O sangue · Portugal · 1989 · 95 min

Zuz.: Pedro Costa · G.: Pedro Costa · Arg.: Z/B Acácio de Almeida, Elso Roque, Martin Schäfer

Akt.: Pedro Hestnes, Inês de Medeiros, Nuno Ferreira, Luis Miguel Cintra, Canto e Castro, Isabel de Castro, Henrique Viana, Luís Santos, Manuel João Vieira, Sara Breia

bottom of page