top of page
Image-empty-state.png

O ornitólogo

Emanaldi berezia ZINEGOAK 2017 Zinemaren Nazioarteko Jaialdiarekin elkarlanean


Locarnoko Zinemaldian Zuzendaritza Onenaren Saria


Bilbon estreinaldia


Gonb.: João Pedro Rodrigues, zuzendaria


Fernando ornitologo bakartia galzoriko zikoina beltzen bila ari dela, Portugal iparraldeko ibai urrun batean, ur-lasterrek eramango dute. Txinar erromes pare batek salbatuko du, Santiago de Compostelarako bidean doazela. Bere bidea berriz aurkitu nahian, baso ilun eta kezkagarri batean sartuko da Fernando. Baina aurkitu, oztopo harrigarri eta ustekabekoak aurkituko ditu, baita bera neurtuko eta mugara eramango duen jendea ere. Arian-arian, bestelako gizon bat bihurtuko da: inspiratua, polifazetikoa eta, azkenik, goiargiduna.

2271 SAIOA - 2017/2/21 O ORNITÓLOGO ∙ Portugal/Frantzia/Brasil ∙ 2016 ∙ 117 min. Zuz.: João Pedro Rodrigues ∙ G.: João Pedro Rodrigues eta João Rui Guerra da Mata · Arg.: Rui Poças · M.: Séverine Ballon · Eko.: Blackmaria House on Fire Itaca Films · Akt.: Paul Hamy, João Pedro Rodrigues, Xelo Cagiao, Han Wen
bottom of page