top of page
Image-empty-state.png

Nuevo orden

Mugarik gabeko ekonomilari-ekin eta Ekonomistak euskal elkargoarekin elkarlanean saioa


Epaimahaiaren Sari Handia jaso zuen filmak Veneziako 2020ko Jaialdian.


Klase dirudunaren ezkontza bat dago Mexikoko hiriburuan, eta kaleetan protesta bortitzak izaten ari dira aldi berean; azkenean, estatu kolpe bat ematen dute. Sistema politikoa erortzen da, eta haren ordez ipintzen dutena lazgarria da.


Gertaerak andregai gaztearen eta etxeko zerbitzarien begietatik ikusten ditugu, eta talde handiko eszenak ageri dira, ongi eratuak, oso pasarte bortitzekin eta jokoz kanpokoaren maneiu egokia.


Oso eztabaidagarria izan da, eta ikuspegi elitista ematen duela egotzi izan diote ordena berriaren ondorio maltzurrak agertzen dituelako eta klase aberatsaren beldurrak baino ez dituelako eszenaratzen. Dena den, anarkistatzat ere jo izan dute, ez delako fio edozein dagoela ere boterean.

2441 SAIOA - 2021/12/14 NUEVO ORDEN · Mexiko/Frantzia · 2020 · 88 m. Zuz.: Michel Franco · G.: Michel Franco · Arg.: Yves Cape · Mus.: Dmitri Shostakovich · Akt.: Naian González Norvind, Diego Boneta, Mónica del Carmen, Darío Yazbek Bernal, Fernando Cuautle, Eligio Meléndez, Lisa Owen, Patricia Bernal, Enrique Singer, Gustavo Sánchez Parra, Javier Sepulveda, Sebastian Silveti, Roberto Medina
bottom of page