top of page
Image-empty-state.png

Nocturama

Gonb.: Juan Zapater, zinema-kritikaria eta BilbaoArte Fundazioaren zuzendaria


Nocturama, Bertrand Bonello zuzendari, gidoigile eta musikari frantziarraren azken filma da. Ondo bereizten diren bi zatik osatzen dute. Lehenengo zatian gazte talde baten atzetik doan kamera dugu, batez ere Pariseko metro eta kaleetatik, dokumentala gisa. Bigarren zatia onirikoagoa izanda, ekintzak muturreraino iristean, gazte hauek saltoki handi batean elkartuko dira gauari hasiera emanez. Bonelloren hitzetan, pelikulak garaikidea izan nahi du, errealismoz eta metaforaz osatua. Ez du diskurtsorik nahi, ekintzak baizik. Nocturama garaikide sentimendutik sortzen den topaketatik modu zinematografikora doa, erantzunik gabeko galderak sortuz.

2294 SAIOA - 2017/10/24 NOCTURAMA ∙ Frantzia/Belgika/Alemania ∙ 2016 ∙ 140 min. Zuz.: Bertrand Bonello ∙ G.: Bertrand Bonello · Arg.: Léo Hinstin · Mnt.: Fabrice Rouaud · M.: Bertrand Bonello · Eko.: Pandora Filmproduktion / Scope Pictures / Wild Bunch / Rectangle Productions / WDR/Arte / Arte France / My New Picture · Akt.: Finnegan Oldfield, Martin Petit-Guyot, Vincent Rottiers, Jamil McCraven
bottom of page