No
«Mugarik gabeko Ekonomilariak» eta «Ekonomisten Euskal Elkargoa»-rekin elkarlanean emanaldia
Nazioartetik jasotako presioaren aurrean, Augusto Pinochet diktadore txiletarrak bere presidente-kargua babesteko erreferendum bat antolatu behar izan zuen 1988an. Oposizioko liderrek René Saavedra publizitate arloko exekutibo gazte eta ausarta konbentzituko dute EZEZKOAREN aldeko kanpainaz ardura dadin. Baliabide oso mugatuak eta polizia despotaren kontrol izugarria izan arren, Saavedrak eta bere taldeak erreferenduma irabazteko eta herrialdea zapalkuntzatik askatzeko plan oso ausarta jarriko dute martxan.
Pablo Larraín (Txileko Santiago, 1976). Lehen film luzea, “Fuga”, 2005ean egin zuen eta, ondoren, Donostia Zinemaldiko Horizontes Latinos sailean parte hartu zuen, “Tony Manero” (2008) eta “Post Mortem” (2010) filmekin. “No” filmak Canneseko joan den edizioko Errealizadoreen Hamabostaldiko saria irabazi zuen.